Tenplu

Tenplua (latinez templum) edo jauretxea erlijio-elizkizunetarako edo jainko bati gurtza egiteko eraikina da[1].
Egun, hitzak zentzu zabalagoa hartu du eta hainbat eraikinen inportantzia adierazteko erabiltzen da.
Benetako tenpluak, hobekien gorde diren eraikinak direla eta, kultura bakoitzaren eta bereziki beren arkitekturaren erakusgarritzat hartu dira.
Kaldear-asiriarren tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehenengo tenplu aipagarriak kaldear-asiriarren ziguratak dira, dorre formakoak, argizagiei eskainiak eta astronomia behatoki gisa ere erabiltzen zituztenak.
Egiptoarren tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Egiptoan, tenplu hitza ez zen eraikin bat deitzeko bakarrik erabilia baizik eta leku sakratu bat izendatzeko, jainkoak etxeetan bizi zirela sinesten baitzuten[2].
Egipton K.a. 2000. urte inguruan eraiki zirenak, Karnakekoa eta Luxorrekoa adibidez, oso aberatsak dira, igarobide eta areto ugariz osatuak.
Greziarren tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzinako Greziako tenpluak doriar, joniar eta korintiar ordenatan eraikiak dira; zutabeak eta haien gaineko frontoiak dituzte ezaugarri nagusiak; azpimarratzekoa da, besteak beste, Partenoia.
Erromatarren tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Erroman tenplua apaiz edo augure batek zuzendutako eremu sakratua zen[3]. Bertan jainkoak bizi ziren; haien etxea zen. Ohitura hori historiaurretik dator[4].
Erromatarren tenpluak greziar ordenetan oinarritu ziren, oro har, baina beren ekarpen nagusiak ganga eta kupula izan ziren. Aipatzekoak dira Erromako Panteoia eta Vestaren tenplua.
Marco Vitrubio Polión, erromatar arkitekto ingenairi eta idazleak, bere De architectura libri decem idazlanean, tenpluak nola egin behar diren deskribatzen du.
Bizantziarren tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizantziarrek erromatarren ezaugarriak eta ekialdekoak nahastu zituzten beren elizetan; arintasuna, apaindura geometriko polikromatuak eta mosaikoak dira haien ezaugarri nagusiak.
Kristautasunean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizak kriatauen tenpluak dira. haiseran kristauak biltzen ziren lekuak Ekklesia izena zuten, batzarra eta battzaren biltokia zena. izen hori beste hizkunta askotara pasa zen, eta euskaraz eliza hitza eman zuen.
Arabiarren tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabiarrek meskitak eraiki zituzten, barnealdetik arkuteria aberatsez ornituak.
Ekialde Urruneko tenpluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekialdean hainbat ezaugarritako tenpluak eraiki dira, erlijioen arabera, baina ezagunenak budistenak dira, pagodak, Txinan, Japonian eta Indian eraikiak batez ere.
Kolon aurreko zibilizazio amerikarren tenplua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bestalde, Amerikan garrantzi handikoak dira Kolonen konkistaz aurretik inkek eta maiek egindako tenpluak, piramide formako mendixkak, tontorrean apaizentzat areto txiki bat zutenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
- ↑ Monroe, Edgar, "Temples of Egypt"
- ↑ Latin Dictionary and Grammar Aid. University of Notre Dame.
- ↑ Harper, Douglas. (2001). Online Etymological Dictionary. .
Bibliografia gehigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marco Vitrubio Polión; Iruretagoiena, Santigo (Itz.) Arkitekturaz hamar liburuak. ISBN 84-88303-30-0. Online eskuragarri: https://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/