Edukira joan

Syros

Syros
Datu orokorrak
Garaiera442 m
Motauhartea
Luzera16 km
Zabalera8 km
Azalera102,365 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak37°27′N 24°54′E / 37.45°N 24.9°E / 37.45; 24.9
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Honen parte daZikladeak
KokapenaEgeo
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of the Aegean
EskualdeaHego Egeo
Ur-gorputzaEgeo
Leku geografikoaZikladeak

Syros (grezieraz: Σύρος) Zikladeetako uhartea da, Grezian. 2021eko erroldaren arabera 21.124 biztanle ditu, erdia baino gehiago Ermoupoli hiriburuan.

Egeo itsasoaren hegoaldeann kokaturik dago, Zikladeak uhartedian, Atenas hiriburutik 144 kilometrotara. Itxura luzekara du, iparraldetik hegoaldera 16 km eta zabaleran 8 km ditu. Guztira 101,9 km²-ko azalera du.

Uhartea menditsua da. Puntu altuena Pyrgos (442 m) mendia da.[1]

Duela 5000 urte jadanik populaturik zegoen, Brontze Aro goiztiarrean. Kastroak eraiki zituzten muinoetan eta Asia Txikiko Limantepe hiriarekin merkatal harreanak zituzten.[2]

Antzinaroan greziarrek, feniziarrek eta erromatarrek populatu zuten, baina ez zuen garrantzia handirik izan. Erdi Aroan bizantziarrek, gurutzatu kristauen eta veneziarren esku egon zen. Erromako katolizismoa nagusitu bazen ere greziar hizkuntza mantendu zuen urte guzti horietan.

XVI. mendean Otomandar Inperioaren barnean Syrosko diozesia zen tokian greziarrek metropoli ortodoxoa eratu zuten. XVIII. eta XIX. mendeetan garapen ekonomiko nabarmena izan zuen. Ermoupoli hiriburua Greziako Independentzia Gerraren ondoren neoklasiko estiloan berreraiki zen, hala udaletxea, Apolo antzokia, Liburutegia, Ospital Nagusia, Miaoulis enparantza eta beste hainbat eraikin.[3] 1830tik aurrera ehungintza, zeta ndustria, ontziolak, larrugintza eta burdingintza jarduerak garatu ziren eta banku sistema indartsua sortu zen. 1860. rterako Greziako merkataritza kai garrntzitsuena bihurtu zen, Pireoren gainetik.[4] Lurrunezko itsasontziak belaontziei nagusitzen joan zitzaizkien heinean Pireok aurrea hartu zion zuen kokapen geografko egokiagoagatik, eta uhartearen gainbehera hasi zen.

Bigarren Mundu Gerran italiar faxistek uhartea eskuratu zuten. Urte horietan goseak syrostar ugari hil zituen.[5] 1980. hamarkadararte ez zen hasi ekonomikoki hazten.

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru udalerritan banaturik dago uhartea:

Uharte txiki bat ere badu, Gyaros izenekoa.

Ermoupolitik 3,5 km hego-ekialdera Dimitrios Vikelas aireportua dago.[6] Ermoupoli eta Pireo lotzen dituen ferry sistema ere badago.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pyrgos - Peakbagger.com» www.peakbagger.com (kontsulta data: 2025-08-27).
  2. (Grezieraz) admin. (2016-03-15). «Ο αρχαιολογικός χώρος της Χαλανδριανής - Καστριού» ΕΥΠΛΟΙΑ (kontsulta data: 2025-08-27).
  3. (Ingelesez) Steph. (2021-07-22). «A Quick Guide to Ermoupoli - The Neoclassical Capital of the Cyclades» The Mediterranean Traveller (kontsulta data: 2025-08-27).
  4. (Ingelesez) User, Super. «Syros» Aegli Hotel - Ermoupoli, Syros (kontsulta data: 2025-08-27).
  5. (Ingelesez) «Mussolini’s Greek Island: The Italian occupation of Syros and the Cyclades in World War II, and how it is remembered, a talk by Dr Sheila Lecoeur» British Italian society (kontsulta data: 2025-08-27).
  6. (Ingelesez) «Syros National Airport (JSY) | Greeka» Greekacom (kontsulta data: 2025-08-27).
  7. (Ingelesez) «Port of Syros - Hermoupolis» Municipal Port Fund of Syros (kontsulta data: 2025-08-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]