
Ofertas todos los meses
Maiz egiten diren galderak
Google Play Pass-era harpidetzen zarenean, joko nagusietan eskaintza esklusiboak lortzeko aukera izango duzu hilero, baita 1.000 joko eta aplikazio baino gehiago dituen katalogo bereizi bat ikusteko aukera ere. Katalogoan, joko eta aplikazioek ez dute iragarkirik, eta ordainpeko elementuak desblokeatuta daude.
Katalogoan 1.000 joko eta aplikazio baino gehiago daude. Ordainpeko joko eta aplikazioak barne hartzen dira, beste ezer ordaindu gabe. Google Play Pass-en katalogoan dauden joko eta aplikazioetan iragarkiak kenduko dira, eta aplikazioetako erosketak desblokeatuko. Harpidedunek Google Play Store aplikazioko Google Play Pass atalera joanda aurki ditzakete joko eta aplikazio horiek, edo Google Play osoan zehar Google Play Pass-en bereizgarria duten elementuak bilatuta.
Harpidedunek asteroko eskaintzak jasotzen dituzte Google Play Pass-eko katalogotik at dauden joko nagusi jakinetan. Eskaintza esklusibo horiek jokoetako deskontuak edo jokoetako elementuetarako eskaintza zehatzak izan ohi dira. Eskaintzak ez daude erabilgarri probaldietan, ezta Google Play Pass-en katalogoko jokoetan ere. Eskaintzak Google Play-ren fakturazioko ordainketa-metodo baten bidez erabili behar dira.
Google Play Pass-en katalogoko joko edo aplikazioren bat baduzu, iragarkiak desagertuko dira, eta aplikazioko erosketa guztiak desblokeatuko.
Familiaren liburutegia erabilita, familiaren kudeatzaileak Google Play Pass-erako sarbidea familiako 5 kiderekin parteka dezake ezer ordaindu gabe. Familiako kideek Google Play Pass aktibatu beharko dute beren kontuetan. Familiaren kudeatzaileak soilik izango ditu erabilgarri hileroko eskaintzak eta bestelako abantailak.